KAIXO!!!!

lunes, 18 de abril de 2011

GAITASUN ETA ALAFABETIZAZIO DIGITALA:BIDEOEN KONPARAKETA

Lehenengo bideoa irakaskuntzak jaso duen eta denborak aurrera egin ahala handituz joango den aldaketari buruz aritzen da. Bertan gaur egungo irudien bidezko irakas-ikaskuntza azaltzen du, nola gaurko kontzeptuak iraganeko kontzeptuen abstraktutasun hori gailentzen duen, maila errealago batean kokatuz. Eta honek iraskteko eta ikasteko modu berri batera eramaten gaitu ezinbestean.

            Bigarren bideoan, alfabetizazio digitalaz aritzen da, baina ikuspegi kritiko batetik. Alfabetizazio honek ez du soilik inplikatzen IKTak erabiltzen jakitea, baizik eta ikuspegi kritiko batetatik erabiltzen jakitea: analizatzea, bilatzen jakitea, informazioa kudeatzea,…eta komuikatzen jakitea, norberaren ekoizpenak sarean txertatzen jakitea. Sarea ezagutzen ekosistema bat izan behar da:informazioa jasotzean gainera, bere produkzioan lagundu behar dugu. Gainera, internet eta IKTak merkatu baten produkzioa eta emaitzak direla azpimarratzen du, beti batzuen interesetara bideratuta dagoela gogorarazten digu, egiten dutugun erabilpenen atzetik beti zerbait ematen dugu trukean, beraz kritikoki erabili eta ibili behar gara sarean.


Bideoak ikusi nahi izanez gero:
-Bideo 1
-Bideo 2

sábado, 9 de abril de 2011

ETEN DIGITALA ETA HEZKUNTZA


 Autore hone dionez, betidanik existitu izan da eten digitala, eta honela definitzen du eten hori: zenbait kolektibo bere adin, genero, egoera ekonimoa,  edo kulturaren arabera hainbat teknologia erabiltzeko eta produzitzeko  izan dituzten eta dituzten zailtasunak. Honek ondorio moduan zera dakar: kolektiboen (herrialde, pertsona, …) arteko desberdintasuna eta desoreka informazioa, ezagutza eta hezkuntza sarearen bidez jasotzeko aukeran. Beras, pertsona hauek marjinaturik geratzen dira komunikazio, heziketa, impultso ekonomiko, etb-en arloetan, eta ondorioz teknologia berriak eskaintzen dizkiguten garapen ekonomiko eta giza-garapenetik at geratzen dira. Eta honek guztiak zera dakar: eten digitala giza etena bilakatzea.

            Idazleak hainbat eten digital aipatzen ditu: ekonomikoa, politikoa, hezkuntzakoa, balaunaldietakoa, generokoa, idiomatiko, irakasle-ikaslekoa eta psikologikoa.

            Ondoren, eten digitala ulertzeko bi tendentzia azaltzen ditu:

                  1.Biguna: honek esaten du eten digitala infraestrukturen arazo
                     bat dela soilik. Honen konpobidea: interneterako sarbide
                     unibersala.
                   2.Gogorra: eten digitalaren atzetik, desberdintasun ekonomiko
                      eta sozialak daudena dioena. Eten digitala konpontzeko
                      desberditasun sozialarekin bukatu behar da.

            Hezkuntzaren arloan, aipatzen da XXI.mendeko gizartea irakurtze-idazte arloan alfabetatua izateaz gain, teknologia berrien arloan ere alfabetatua izan behar dela. Alfabetizatze digital honek pertsonen 3 gaitasun gutxienez gauzatu behar ditu: teknologien erabilpen instrumentala, bere erabilpenerako jarrera postiboa eta erabilpenerako  bere beharrak identifikatzea. Honetaz gain etorkizuneko ikasleek izan beharko dituzten beste hainbat ezaugarri aipatzen ditu:
·   Oso arin aldatzen den ingurura moldatzea
·   Taldeka lan egitea
·   Problemas ebazteko sormena erabiltzea
·   Kontzeptu berriak azkar asimilatzea
·   Independentea izatea
·   Gertakaria bildu eta antolatzea
·   E            maitz alternatiboak garatzea eta aurkitzea.
·  
Honek guztiak konpetentzia berriak ekarriko dizkigu hezkuntzaren arloan: informazioarekin interakzionatzeko modu berriak kode eta sistema berriekin aritzeko, teknologia desberdinekin lan egin ahal izateko, hipertextuak eta hipermediak dekodifikatu ahal izateko,…

Argi izan behar dugu ere, sarea menperatzen duen hizkuntza ingelera dela, beraz gure etorkizuneko hizkuntza hori dela eta gure hezkuntza horretan oinarritu behar dela.Gainera gure eskoletan ez da egon behar informatika gela, baizik eta gela guztiak informatizatuak egon behar dira.

Eten generazionalari dagokionez, aipatzen dena zera da: teknologia berrien kontsumitzaile nagusiak gazteak direla. Honek arazo bat suposatu dezake hezkuntza arloan ere: ikasleak irakasleak baino hobeto ezagutzen dituztelako teknologia berriak eta euren erabilpenak.

Generoari dagokionez, eten digital honetan ere emakumeen bazterketa ikusi dezakegu, gizarteko gainontzeko beste arloetan ikusi dezakegun bezala: teknologia berrien kontsumitzaile gehienak gizonezkoak dira. Hala ere, aurrerapenak ikus dezakegu azken urte hauetan.

   Ezaugarri fisko eta psikikoen arabera sortutako eten digitalari dagokionez, esan behar da eskoletan dauden teknologia berriak ez daudela ezgaitasunak dituzten pertsonetzako egokituta. Eta beraz, ez dela lortzen eskola inklusiboaren idela. Horregatik gure erronka hurrengoa da: baliabide anitzak dituen eskolak sortu behar ditugu, gure ikasleriaren dibertsitateari erantzun ahal izateko.

Beraz gure eskolak teknologiaren muduan arrakasta izan dezan, hainbat dira egin beharrekoak: infraestrkturen arazoa gainditzea, teknologia malguak eta egokiak edukitzea, irakasleriaren formakuntza, ikerketa bultzatzea eta gizarte zibilaren partehartzea sustatzea.

TESTUA IRAKURTZEKO KLIK HEMEN

lunes, 28 de marzo de 2011

HITORY OF THE INTERNET

Internetari buruzko lehenengo kontzeptuak 50eko hamarkadaren amaieran agertu ziren. Hasierako konputagailuak lotzeko metodo bat baino ez zen: konputagailu zentral bat zegoen eta bere terminalak bertan konektatzea ahalbidetzen zuen. Metodo hau RAND proiektuan erabili zen eta hau da internetari buruz daukagun lehenengo kontzeptua.


Garai honetan ezagutza eta informazioa pertsonen bidez transmititzen zen. Orduan, DARPAk ordenagailuen sare bat sortu zuen datuen transferentzia azkartzeko. Sare hau ARPANET izena hartu zuen. Kontzeptu honetaz gain, beste 3 dira aipatzekoak internetaren historian: sare militar bat (RAND), sare ekonomiko bat (NPL) eta sare zientifiko bat (Cyclades). Hau gure gaurko internetaren oinarriak dira.


ARPANET, 1966. urtean sortu zen. Metodo honetan unitate zentral bat zegoen eta aurretik ordenagailu txkia jarri zen. Ordenagailu hau sarean ematen ziren ekintzen kontrola zuen eta unitate zentrala datuak biltzearena. Ordenagailu txiki (IMP) horien artean sare bat sortzea lortu zen.


Ondoren eta eboluzio handi baten ondorioz internet agertu zen :NCP sortu zen bi ordenagailuen arteko konexioa gauzatzeko, ondoren TCPa agertu zen, sistema desentralizatua sortu zen...Baina sareen arteko loturak egitea lortu zenean jaio zen gure gaur egungo inteneta.


Bideo ikusita ondoriozta dezaket inernet kontzeptua sortzeko eboluzio luzea egon dela aurretik; gaur egun ezagutzen dugun bezala izateko garapen prozesu bat jasan behar izan duela. Esan behar dut pentsatzen nuena baino askoz lehenago hasi zela internet kontzeptua garatzen. Kontzeptu hau garatuz joan da gizartearen beharrizanen arabera, guk behar izan ditugun gauzak asetzeko. Beraz gizartearen eta internetaren artean lotura estua daugoela argi dago.

Bideoa ikusteko KLIK HEMEN

lunes, 7 de marzo de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEA




Informazioaren gizartean teknologia berriek erabateko garrantzia dute, bai aspektu sozialetan, bai aspektu kulturaletan eta baita ekonomikoetan ere.Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.

Informazioa gehiago nahi izanez gero: klik hemen

TESTU BIRSARTUA APROBA


4.1. Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak..




viernes, 25 de febrero de 2011

The machine is US!




Bideoak zera esaten du ondorio bezala: guk geuk garela makina. Zergaitik? Web 2.0an guk geuk,erabiltzaileok,  garelako partehartzaileak, guztion artean eraikitzen dugu web berri hau: bideoak, argazkiak,…konpartitzen ditugu interneten bidez, weab orrialdeak sortu eraldatu eta horietan parte hartzen dugu…Web 2.0a ez da bakarrik informazioa elkarlotzea, pertsonak elkarlotzea ere suposatzen du.

Web berri honen agerpenaz aparte, testu digital berri bat etorri zaigu ere: XLM. Honen aurretik, HTML geneukan; hau, web bateko estruktura definitzeko sortua izan zen eta idazkera digital honetan edukia eta formatua guztiz loturik zihoazen. Baina testu mota berriarekin, formatua eta edukia guztiz independieteak bihurtu dira.

Internetaren eboluzio eta iraultza honekin, informazioaren kudeaketak eta erabilpenak aldaketa izugarria jasan dute: orain edonork jar dezake informazioa bat, edonork molda dezake besteak jarritako zerbait, edonork igo dezake bideo bat, abesti bat, argazki bat,…Honen ondorioz, hainbat dira zalantzan jarri beharko ditugun gauzak: egileen eskubideak errespetatzen ditugu? Identitatea eta etikaren balioak zapaltzen ari gara? Eta beste hainbeste balore moralen gainean eragiten ditugun ondorioak ere berpentsatu beharko genituzke: autoritatea, pribazitatea, komertzioa, maitasuna, familia,…guk geuk

lunes, 14 de febrero de 2011

La Web 2.0: La revolución social de Internet

Datorren asterako ikusi eta aztertu behar dogun bideooooa!

Informazioa gehiago wikipedian topa daiteke. Horretarako click egin link honetan.