Internetari buruzko lehenengo kontzeptuak 50eko hamarkadaren amaieran agertu ziren. Hasierako konputagailuak lotzeko metodo bat baino ez zen: konputagailu zentral bat zegoen eta bere terminalak bertan konektatzea ahalbidetzen zuen. Metodo hau RAND proiektuan erabili zen eta hau da internetari buruz daukagun lehenengo kontzeptua.
Garai honetan ezagutza eta informazioa pertsonen bidez transmititzen zen. Orduan, DARPAk ordenagailuen sare bat sortu zuen datuen transferentzia azkartzeko. Sare hau ARPANET izena hartu zuen. Kontzeptu honetaz gain, beste 3 dira aipatzekoak internetaren historian: sare militar bat (RAND), sare ekonomiko bat (NPL) eta sare zientifiko bat (Cyclades). Hau gure gaurko internetaren oinarriak dira.
ARPANET, 1966. urtean sortu zen. Metodo honetan unitate zentral bat zegoen eta aurretik ordenagailu txkia jarri zen. Ordenagailu hau sarean ematen ziren ekintzen kontrola zuen eta unitate zentrala datuak biltzearena. Ordenagailu txiki (IMP) horien artean sare bat sortzea lortu zen.
Ondoren eta eboluzio handi baten ondorioz internet agertu zen :NCP sortu zen bi ordenagailuen arteko konexioa gauzatzeko, ondoren TCPa agertu zen, sistema desentralizatua sortu zen...Baina sareen arteko loturak egitea lortu zenean jaio zen gure gaur egungo inteneta.
Bideo ikusita ondoriozta dezaket inernet kontzeptua sortzeko eboluzio luzea egon dela aurretik; gaur egun ezagutzen dugun bezala izateko garapen prozesu bat jasan behar izan duela. Esan behar dut pentsatzen nuena baino askoz lehenago hasi zela internet kontzeptua garatzen. Kontzeptu hau garatuz joan da gizartearen beharrizanen arabera, guk behar izan ditugun gauzak asetzeko. Beraz gizartearen eta internetaren artean lotura estua daugoela argi dago.
Bideoa ikusteko KLIK HEMEN
Bideoa ikusteko KLIK HEMEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario