Autore hone dionez, betidanik existitu izan da eten digitala, eta honela definitzen du eten hori: zenbait kolektibo bere adin, genero, egoera ekonimoa, edo kulturaren arabera hainbat teknologia erabiltzeko eta produzitzeko izan dituzten eta dituzten zailtasunak. Honek ondorio moduan zera dakar: kolektiboen (herrialde, pertsona, …) arteko desberdintasuna eta desoreka informazioa, ezagutza eta hezkuntza sarearen bidez jasotzeko aukeran. Beras, pertsona hauek marjinaturik geratzen dira komunikazio, heziketa, impultso ekonomiko, etb-en arloetan, eta ondorioz teknologia berriak eskaintzen dizkiguten garapen ekonomiko eta giza-garapenetik at geratzen dira. Eta honek guztiak zera dakar: eten digitala giza etena bilakatzea.
Idazleak hainbat eten digital aipatzen ditu: ekonomikoa, politikoa, hezkuntzakoa, balaunaldietakoa, generokoa, idiomatiko, irakasle-ikaslekoa eta psikologikoa.
Ondoren, eten digitala ulertzeko bi tendentzia azaltzen ditu:
1.Biguna: honek esaten du eten digitala infraestrukturen arazo
bat dela soilik. Honen konpobidea: interneterako sarbide
unibersala.
2.Gogorra: eten digitalaren atzetik, desberdintasun ekonomiko
eta sozialak daudena dioena. Eten digitala konpontzeko
desberditasun sozialarekin bukatu behar da.
Hezkuntzaren arloan, aipatzen da XXI.mendeko gizartea irakurtze-idazte arloan alfabetatua izateaz gain, teknologia berrien arloan ere alfabetatua izan behar dela. Alfabetizatze digital honek pertsonen 3 gaitasun gutxienez gauzatu behar ditu: teknologien erabilpen instrumentala, bere erabilpenerako jarrera postiboa eta erabilpenerako bere beharrak identifikatzea. Honetaz gain etorkizuneko ikasleek izan beharko dituzten beste hainbat ezaugarri aipatzen ditu:
· Oso arin aldatzen den ingurura moldatzea
· Taldeka lan egitea
· Problemas ebazteko sormena erabiltzea
· Kontzeptu berriak azkar asimilatzea
· Independentea izatea
· Gertakaria bildu eta antolatzea
· E maitz alternatiboak garatzea eta aurkitzea.
· …
Honek guztiak konpetentzia berriak ekarriko dizkigu hezkuntzaren arloan: informazioarekin interakzionatzeko modu berriak kode eta sistema berriekin aritzeko, teknologia desberdinekin lan egin ahal izateko, hipertextuak eta hipermediak dekodifikatu ahal izateko,…
Argi izan behar dugu ere, sarea menperatzen duen hizkuntza ingelera dela, beraz gure etorkizuneko hizkuntza hori dela eta gure hezkuntza horretan oinarritu behar dela.Gainera gure eskoletan ez da egon behar informatika gela, baizik eta gela guztiak informatizatuak egon behar dira.
Eten generazionalari dagokionez, aipatzen dena zera da: teknologia berrien kontsumitzaile nagusiak gazteak direla. Honek arazo bat suposatu dezake hezkuntza arloan ere: ikasleak irakasleak baino hobeto ezagutzen dituztelako teknologia berriak eta euren erabilpenak.
Generoari dagokionez, eten digital honetan ere emakumeen bazterketa ikusi dezakegu, gizarteko gainontzeko beste arloetan ikusi dezakegun bezala: teknologia berrien kontsumitzaile gehienak gizonezkoak dira. Hala ere, aurrerapenak ikus dezakegu azken urte hauetan.
Ezaugarri fisko eta psikikoen arabera sortutako eten digitalari dagokionez, esan behar da eskoletan dauden teknologia berriak ez daudela ezgaitasunak dituzten pertsonetzako egokituta. Eta beraz, ez dela lortzen eskola inklusiboaren idela. Horregatik gure erronka hurrengoa da: baliabide anitzak dituen eskolak sortu behar ditugu, gure ikasleriaren dibertsitateari erantzun ahal izateko.
Beraz gure eskolak teknologiaren muduan arrakasta izan dezan, hainbat dira egin beharrekoak: infraestrkturen arazoa gainditzea, teknologia malguak eta egokiak edukitzea, irakasleriaren formakuntza, ikerketa bultzatzea eta gizarte zibilaren partehartzea sustatzea.
TESTUA IRAKURTZEKO KLIK HEMEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario