KAIXO!!!!

viernes, 25 de febrero de 2011

The machine is US!




Bideoak zera esaten du ondorio bezala: guk geuk garela makina. Zergaitik? Web 2.0an guk geuk,erabiltzaileok,  garelako partehartzaileak, guztion artean eraikitzen dugu web berri hau: bideoak, argazkiak,…konpartitzen ditugu interneten bidez, weab orrialdeak sortu eraldatu eta horietan parte hartzen dugu…Web 2.0a ez da bakarrik informazioa elkarlotzea, pertsonak elkarlotzea ere suposatzen du.

Web berri honen agerpenaz aparte, testu digital berri bat etorri zaigu ere: XLM. Honen aurretik, HTML geneukan; hau, web bateko estruktura definitzeko sortua izan zen eta idazkera digital honetan edukia eta formatua guztiz loturik zihoazen. Baina testu mota berriarekin, formatua eta edukia guztiz independieteak bihurtu dira.

Internetaren eboluzio eta iraultza honekin, informazioaren kudeaketak eta erabilpenak aldaketa izugarria jasan dute: orain edonork jar dezake informazioa bat, edonork molda dezake besteak jarritako zerbait, edonork igo dezake bideo bat, abesti bat, argazki bat,…Honen ondorioz, hainbat dira zalantzan jarri beharko ditugun gauzak: egileen eskubideak errespetatzen ditugu? Identitatea eta etikaren balioak zapaltzen ari gara? Eta beste hainbeste balore moralen gainean eragiten ditugun ondorioak ere berpentsatu beharko genituzke: autoritatea, pribazitatea, komertzioa, maitasuna, familia,…guk geuk

No hay comentarios:

Publicar un comentario